eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

2020/10/01

14:33

3kluba

ABANTAILA GEHIAGO

Donostiako Aquariumera joateko sarrera doan, HIRU3 klubeko kideentzat

EITB.EUS

EiTBk eta Donostiako Aquariumak lankidetzarako hitzarmena sinatu dute. Hori dela eta, klubeko kideentzat sarrera doakoa izango da, helduentzako sarrera bat erosiz gero.

  • "Aquarium-Donostia"

    "Aquarium-Donostia"

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Arrain espezie ugari gertutik ezagutzeko aukera eman nahi die EiTBk HIRU3 klubeko bazkideei. Hori hala izan dadin, lankidetzarako hitzarmena sinatu du Donostiako Aquariumarekin. Akordio horri esker, 0 eta 14 urte bitarteko ume eta gaztetxoek Donostiako Aquariumean doan sartzeko sarrera bat lortu ahal izango dute, HIRU3 klubeko bazkide izan eta helduentzako sarrera bat erosita.

Donostiako Aquariumean, Kantauri itsasoari eta Ozeano Atlantikoari buruzko 31 akuario baino gehiago eta itsaso tropikaletako espezieak ikus daitezke. Horien artean, 1.500.000 litro ur dituen akuario handia nabarmentzen da: Ozeanarioa. 360º-ko tunel batek zeharkatzen du, eta Kantaurikoko eta Atlantikoko espezie ugari ezagutzeaz gain, bi zezen-marrazo ikusteko aukera dago bertan.

Horretaz aparte, ozeanoak bere baitan duen biodibertsitatearen garrantziaz jabetuko zara, bai eta hori kontserbatzeko garrantziaz ere.

Zer egin behar da abantailaz gozatzeko?

Promozio honetaz baliatzeko, beharrezkoa da HIRU3 klubeko bazkide izatea. Horregatik, HIRU3 klubak zure helbide elektronikora bidali duen mezuko kupoia moztu eta Aquariumeko txarteldegian aurkeztu behar duzu. Modu horretan, leihatilan bertan, heldu baten sarrera erosita, haur baten sarrera jasoko duzu doan.

Kupoien bidalketa

Datozen egunetan bidaliko diegu HIRU3 klubeko bazkide guztiei Donostiako Aquariumera joateko kupoia, posta elektroniko bidez. Kideren batek jasotzen ez badu, HIRU3 klubarekin harremanetan jarri beharko du hiru3@eitb.eus helbidera mezua bidalita edo 94 656 31 22 telefono zenbakira deituta; izan ere, baliteke okerreko helbide elektronikoa izatea gure datu-basean.

Abantaila gehiago

HIRU3 kluba EiTBk 0 eta 14 urte bitarteko ume eta gaztetxoentzat duen kluba da, eta bazkideek abantaila ugari dituzte. Aurten, esaterako, gune eta museo hauetara joateko doako sarrerak: PortAventura, Eureka! Zientzia Museoa, Urdaibai Center, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa, Pozalaguako kobak, Hontza museoa eta Karpinabentura. Bestalde, Ibaizabal argitaletxearen liburuak, zinemarako sarrerak eta bestelako produktuak ere zozkatzen ditugu. Gainera, hilero, HIRU3 klubeko opari sorta zozkatzen dugu bazkide berrien artean eta klubera bazkideak ekartzen dituzten kide zaharren artean.

Oraindik HIRU3 klubeko bazkide ez bazara, baina abantaila guztiak izan nahi badituzu, orri hau bete eta bertan azaltzen dena egin behar duzu.

Zeren zain zaude? Animatu, HIRU3ko kide egin eta lagunei esan!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • 3Kluba