eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

2020/10/01

12:57

3kluba

ZOZKETA

Joane Goenagari egokitu zaio irailean kide berrien artean zozkatutako saria

EiTB.EUS

Hilero zozkatuko dugu HIRU3ko opari sorta bat bazkide egiten direnen artean. Bazkide direnek ere zozketan parte hartzeko aukera izango dute klubera bazkide berriak ekarrita.

  • Nahia eta Joane Goenaga

    Nahia eta Joane Goenaga

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Irailean bazkide egin direnen artean, HIRU3ko opari sorta zozkatu dugu, eta Joane Goenaga izan da irabazlea. Gure kamiseta eta diskoa, itsulapikoa eta beste hainbat opari jasoko ditu Joanek. Zorionak!

Halaber, hilero egingo dugu HIRU3ko opari sorta baten zozketa hil horretan bazkide egiten direnen artean. Ondorioz, urrian zehar HIRU3ko kide eginez gero, hurrengo zozketan hartuko duzu parte.

Bazkide direnek zozketan parte hartzeko aukera

Gainera, lehendik kide direnek ere izango dute zozketan parte hartzeko aukera, HIRU3 klubera kide berri bat ekarrita. Horretarako, kide berriaren datuak kide egin orrian betetzerakoan, bere kide zenbakia sartu beharko du horretarako prestatuta dagoen atalean.

Gogoan izan bazkide egitea doakoa dela. Horretarako, gure webgunean daukagun formularioa bete behar duzu. Abantailak besterik ez du: leku zehatz batzuetarako eta PortAventurarako sarrera bat doan jasoko duzu, helduentzako sarrera bat erosita; zure urtebetetze egunean zoriondu egingo zaitugu ETB3n eta webgunean; antolatzen ditugun zozketetan parte hartzeko aukera izango duzu…

Animatu! Egin zaitez HIRU3ko kide!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Zozketak