3kluba
ZINEMA EUSKARAZEN ESKUTIK
"Stardog & Turbocat" urriaren 23an iritsiko da zinema-aretoetara
"Stardog & Turbocat" filma estreinatuko da urriaren 23an Zinema Euskaraz programaren baitan, eta filma ikusteko sarrerak zozkatuko ditu HIRU3k klubeko kideen artean.


Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, Stardog & Turbocat filma euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara urriaren 23an.
Istorio honek bi heroi dauzka: txakur leial bat eta katu justiziazale bat. Biek elkarrekin abenturaz betetako bidaia zirraragarria egingo dute espaziora, etxera ekarriko dituen bidea aurkitzeko.
Ben Smith da filmaren zuzendaria.
Zozketa, HIRU3ko kideentzat
Stardog & Turbocat filma ikusteko aukera emango die HIRU3k klubeko sei kideri. Bina sarrera bikoitz zozkatuko ditugu hurrengo zinema-aretoetan ikusteko: Bilboko Golem Alhondigan, Donostiako Antiguo Berri zinemetan eta Errenteriako Niessen zinemetan. Sarrerak urriaren 30etik azaroaren 1era izango dira erabilgarri.