eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ZINEMA EUSKARAZEN ESKUTIK

"Dragoiaren gidaria" abenduaren 4an iritsiko da zinema-aretoetara

"Dragoiaren gidaria" filma estreinatuko da abenduaren 4an Zinema Euskaraz programaren baitan, eta filma ikusteko sarrerak zozkatuko ditu 3 klubak bazkideen artean.

2:09

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, Dragoiaren gidaria filma euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara abenduaren 4an.

Istorioak Firedrake dragoiaren abenturak kontatzen ditu. Dragoi gaztea da, gizakiengandik basoan ezkutatzen ibili beharraz nekatuta dagoena eta leinuko nagusiei jada benetako dragoia dela erakusteko irrikan dagoena.

Gizakiak dragoien azken babeslekua suntsitzeko zorian daudenean ekingo diote Firedrakek eta bere lagun Gorritxok, ezkutuan, Zeruaren Ertzaren bila joateko abenturari. Kondaira batek dioenez, bertan dago dragoien santutegia. Bilaketa-bidaia horretan, Firedrakek eta Gorritxok Ben ezagutuko dute, eurekin bat egingo duen kaleko mutil umezurtza. Baina laster igarriko diote ez doazela bakarrik... Zatartor atzetik doakie-eta. Munstro izugarri ikaragarria da, eta asmo bakarra du: Lurreko dragoi guztiak aurkitu eta akabatzea.

Tomer Eshed da filmaren zuzendaria.

Zozketa, 3 klubeko kideentzat

Dragoiaren gidaria filma ikusteko aukera emango die 3 klubak 10 kideri. Bina sarrera bikoitz zozkatuko ditugu hurrengo zinema-aretoetan ikusteko: Donostiako Principe zinemetan, Zarauzko Modelo aretoan, Gasteizko Gorbeia zinemetan, Getxo Zinemak aretoan eta Durangoko Zugaza zinema-aretoan. Sarrerek abenduaren 5eko emanaldietarako balioko dute.

Lortu Dragoiaren gidaria filma ikusteko sarrerak

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinema
  • Hiru