eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Haur programazioa

"Bizi dantza" ikuskizuna eta Gabonetako filmak, abenduko zubian, ETB3n

EiTB

Abenduaren 7 eta 8an, programazio berezia eskainiko du ETB3k. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunak, Gabonetako filmak, "3 Ene Kantak" eta marrazki bizidunak eskainiko dira.

  • Abenduko zubiko programazioa

    Abenduko zubiko programazioa

Abenduaren 7 eta 8an, haur programazio berezia eskainiko du ETB3k, etxeko txikienei zuzenduta. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "Bizi dantza" eta "Musua" emanaldiak, Gabonetako filmak, "3 Ene Kantak" eta "Jinglekids" edo "Rabbid inbasioa" bezalako marrazki bizidunak eskainiko dira, besteak beste.

Ikuskizun bereziak eta Gabonetako filmak

Abenduak 7ko eta 8ko bazkalostean, emanaldi bereziez gozatzeko aukera egongo da: Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunez eta Gabonetako pelikulez, zehazki. Astelehenean, esaterako, pailazoen "Musua" ikuskizuna eskainiko da; eta, ondoren, "Pixi, Post eta oparien emaileak" filma. Asteartean, berriz, "Bizi dantza" emanaldia emitituko da, eta, gero, "Lur eta Amets, oroimenaren ehizan" filma.

"3 Ene Kantak", ordutegi aldaketa, goizeko saioan

Astelehen eta asteartean, ordutegi aldaketa izango du goizeko "3 Ene Kantak" saioak. Bi egun horietan, 09:30ean hasiko da, 08:15ean hasi ordez. Urtebetetze agurren sekzioak eta arratsaldeko saioak ordutegia mantenduko dute; 14:00etan eta 20:00etan eskainiko dira, hurrenez hurren.

Halaber, gogoratu zuzenean jarrai ditzakezula Eneko, Nere, Urbi eta konpainiaren goizeko eta gaueko abenturak ETB3n eta eitb.eus-en.

Euskarazko marrazki bizidunak ere ez dira faltako. Ohiko marrazki bizidunekin ere izango duzu hitzordua bi egun hauetan: "JingleKids", "Rabbid inbasioa", "Roger", "Mutil Neska Txakur Katu Sagu Gazta", "Dora esploratzailea", "Mike miragarria" eta "Altxor jagoleak" marrazki bizidunen atalekin, besteak beste.

Hala ere, saio, telesail eta marrazki bizidun horiek guztiak eta gehiago 3 klubaren euskarri teknologikoetan ere ikus ditzakezu, nahi duzunean eta zauden tokian zaudela: webgunean, app-an eta HbbTVan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Ene Kantak