eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

MARRAZKI BIZIDUNAK

Marrazki bizidun berrien estreinaldia, 3 klubaren app-an eta euskarri digitaletan

"Hau da Joey", "Gormiti", "Blinky Billen abenturak" eta "Kiddetak" abenduaren 11tik aurrera izango dira ikusgai app-an, webgunean eta HbbTVn. Halaber, 2021ean zehar estreinatuko dira, ETB3n.

  • Marrazki bizidun berriak

    Marrazki bizidun berriak

Euskarazko marrazki bizidun berriak 3 klubaren platafoma digitaletan estreinatuko dira, telebistan eman aurretik. Abenduaren 11tik aurrera, "Hau da Joey", "Gormiti", "Blinky Billen abenturak" eta "Kiddetak" izango dira ikusgai 3 klubaren aplikazioan, webgunean eta HbbTVn. Gainera, marrazki bizidun horiek 2021ean zehar emitituko dira, ETB3n.

"Hau da Joey"

Arazo bakoitzak bere irtenbide aspergarria duela uste baduzu, oraindik ez duzu Joey ezagutzen! Bere adineko edozein haur bezala, eskolara joaten da eta lagun asko ditu. Arrebatxo bat ere badu, baina bere gurasoak bananduta daude. Etengabe asmatzen ditu planik zoroenak, gelan, etxean eta tarteko leku guztietan. Bere lagunekin, Olivirekin eta Yassinerekin, ustekabeko ideiak burutatuko zaizkio egoera larrietatik irteteko eta inguruko guztiei laguntzeko.

"Gormiti"

Aspaldi, etsai beldurgarri batek (Darkanak) mehatxatu zuen Gorm uharte-herria. Gormitiek, Gormiti jaun ahaltsuen gidaritzapean, indarrak batu zituzten mehatxu hori kontrastatzeko. Gerra piztu zen, baina Gormitiak garaile atera ziren.

"Blinky Billen abenturak"

Blinky Billek 11 urte ditu eta "Greenpatcheko zaindari" bihurtu da. Gehiegizko konfiantzarekin eta bihurrikerietarako dohain batekin, Blinkyk bihotzeko lagun bat du, Jacko sugandila. Elkarrekin erronka eta mehatxu guztiei egingo diete aurre, barne-frontea babestu eta Greenpatcheko herritarrei laguntzeko.

"Kiddetak"

Kiddetak espazioko kadeteak dira, eta WotWot planetako haurrentzako espazio-zentro batean entrenatzen dute. Kiddetarrak behar duten guztia ikasten ari dira esploratzaile-talde bihurtzeko. Talde horrek bere ontzia tripulatuko du eta beste planeta batzuk ikertuko ditu. Gure bost Kiddetek elkarrekin ikasten dute eta jolasten dira, baina bakoitzak interes bereziko arlo bat du, hala nola arteak eta zientzia.

Marrazki bizidun berriak eta gehiago nahi duzunean eta zauden tokian zaudela ikusteko, deskargatu 3 klubaren aplikazioa. Bertan ikusi ahalko dituzu atal guztiak nahi beste aldiz, eta 3 klubaren webgunean ere izango dituzu ikusgai.