3kluba
ZINEMA EUSKARAZEN ESKUTIK
"Ipuin-herriko berriak" abenduaren 18an iritsiko da zinema-aretoetara
"Ipuin-herriko berriak" filma estreinatuko da abenduaren 18an Zinema Euskaraz programaren baitan, eta pelikula ikusteko sarrerak zozkatuko ditu 3 klubak bazkideen artean.


Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, Ipuin-herriko berriak filma euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara abenduaren 18an.
Hontz jaunak, bere zuhaitzera igota, "Ipuin-herriko berriak" egunkaria irakurtzen du goizero-goizero. Bertan, Ipuin-herrin gertatzen diren istorio zoragarriak kontatzen dira. Baina, batez ere, herriko biztanle guztien ezuste, haserre, esperientzia eta emozioen berri ematen du egunkariak.
Zinkoina andereñoak, Bele jaunak eta gainerako lagunek kuadrilla dibertigarria osatzen dute. Nahiz eta batzuetan iritzi ezberdinak izan, asko zaintzen dute elkar.
Gozatu euren abentura dibertigarriez ipuin zirraragarri honetan. Alegia klasiko, umero bihurri eta modernoarekin.
Freek Quartier eta Jens Moller dira filmaren zuzendariak.
Zozketa, 3 klubeko kideentzat
Ipuin-herriko berriak filma ikusteko aukera emango die 3 klubak 6 kideri. Bina sarrera bikoitz zozkatu ditugu hurrengo zinema-aretoetan ikusteko: Donostiako Antiguo Berri zinemetan, Errenteriako Niessen zinemetan eta Bilboko Multicines 7 zinemetan. Sarrerek abenduaren 19 eta 20rako emanaldietarako balioko dute.