eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Haur programazioa

Haur programazio berezia, Gabonetan, ETB3n

EITB MEDIA

Eguberrietako opor garaian, besteak beste, Erregeen etorrera Donostiatik, ikuskizun bereziak eta animazio filmak izango dira ikusgai Euskal Telebistako hirugarren kanalean.

  • Gabonetako programazioa

    Gabonetako programazioa

Abenduaren 19tik aurrera, Gabonetako programazio berezia eskainiko du ETB3k etxeko txikienei zuzenduta. Besteak beste, Erregeen etorrera zuzenean Donostiatik; Txirri, Mirri eta Txiribiton: Xaguxorroski kondea ikuskizuna; Ene Kantak eta Kantu Kolore taldeek HIRU3 jaian eskaini zituzten emankizunak; animazio filmak; marrazki bizidunak eta '3 Ene Kantak' saioaren atal berriak izango dira ikusgai Eguberrietako oporraldian zehar.

Ikuskizun bereziak

Gabonetako programazioa ikuskizunez beteta dator. Abenduaren 31n, pailazoen emanaldia izango da ikusgai. Euskal Herriko hiru pailazoren emanaldi berezia ikusi ahal izango da: Txirri, Mirri eta Txiribiton: Xaguxorroski kondea. 20:30etik aurrera, aldiz, Ene Kantak eta Kantu Kolore taldeek HIRU3 jaian eskaini zituzten emankizunak ikusteko aukera izango da.

Erregeen etorrera, bestalde, urtarrilaren 5ean, 19:30ean, zuzenean Donostiatik eskainiko da ETB3n.

Bestalde, Olentzerok eta Mari Domingik Bilboko Arriaga bisitatu zuten abenduaren 24an, halaber, "Olentzero magikoa" saio berezia eskaini zen egun berean, ETB3n. Bada, eduki horiek berriro ikusteko aukera izango duzu, nonahi eta noiznahi, 3 Klubaren euskarri digitaletan.

"3 Ene Kantak", "Txac Planet" eta marrazki bizidunak

"3 Ene Kantak" saioaren ordutegian aldaketak izango dira. Goizeko programa 09:30ean hasiko da, eta bazkalosteko urtebetetze bideoaren sekzioa, berriz, 14:00etan izango da ikusgai, astelehenetik igandera. Iluntzean, 20:00etan izango da eguneko bigarren hitzordua, Eneko, Nere, Urbi eta konpainiarekin, astelehenetik ostiralera.

"Txac Planet" saioak ere ez du oporrik hartuko Gabonetan. Informatikaren munduan murgilduko zara Ada astronauta eta koder ausartarekin abenduaren 21etik 23ra, 28tik 30era eta urtarrilaren 5ean eta 6an, 20:30etik aurrera.

Era berean, egunero, 15:05ean, hain berezia, xelebrea eta dibertigarria den Mr. Beanen atalak eskainiko dira. Abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean ere, atal gehiago emitituko dira, 21:00ak bueltan.

Marrazki bizidunak ere ez dira faltako Gabonetako oporretan: "JingleKids", "Rabbid inbasioa", "Roger", "Mutil Neska Txakur Katu Sagu Gazta", "Dora esploratzailea", "Mike miragarria", "Altxor jagoleak" eta beste hainbat marrazki bizidun ikusten igaro ditzakezu Gabon egunak.

Halaber, gogoratu eskura dituzula marrazki bizidun guztien atalak 3 klubaren aplikazioan eta euskarri digitaletan.

Animazio filmak eta Zinetxiki jaialdia

Egunero, animazio filmak ikusteko aukera egongo da ETB3ko arratsaldeetan, 15:30ean. Besteak beste, Tormesko itsumutila, Elkano lehen mundu bira, Albert, Teresa eta Galtzagorri, Nur eta Heresnsugeen tenplua, Yoko eta lagunak eta Pixels izango dira ikusgai.

Bestalde, abenduaren 19tik 31ra egingo da aurten Zinetxiki jaialdia, eta bertan parte hartzen duten hainbat pelikula emitituko dira ETB3n abenduaren 26an eta 27an eta urtarrilaren 2an eta 3an, 10:00ak aldera.