eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

19:30ean

Errege Magoen etorrera zuzenean, gaur arratsaldean, ETB3n eta eitb.eus-en

EITB MEDIA

Meltxor, Gaspar eta Baltsar Donostiako Ilunben izango dira 19:30etik aurrera musika, kolore eta magiaz betetako ikuskizunean.

  • "Errege Magoak, Donostiarako bidean" ikuskizuna

    "Errege Magoak, Donostiarako bidean" ikuskizuna. DonostiaKulturaren bideo batetik hartutako irudia

Gaur Errege Magoek Donostian eskainiko duten ikuskizunaren zuzeneko emanaldia eskainiko du ETB3k 19:30ean. Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeen etorrera streaming bidez eitb.eus atarian ere izango da ikusgai. Halaber, 3 klubaren APPan eta euskarri digitaletan egongo da eskuragarri, ikuskizuna amaitu ondoren, nonahi eta noiznahi.

Etxeetatik jostailuak eta opariak banatzen hasi aurretik, Ekialdeko Errege Magoak Donostiako Ilunben izango dira haurrei agur berezia egiteko asmoarekin. Ikuskizun musikal berezia eskainiko dute hiru errege magoek. Kolorea, fantasia, magia eta errege magoen etorrerak izaten duen ohiko elementu liluragarriak uztartuko ditu ikuskizunak. Maite Eskarmendik eta Oraitz Garcíak aurkeztuko dute antzezpen berezi hau.