eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Zinema Euskaraz

"Elfkinak", urtarrilaren 15etik aurrera, zinema-aretoetan

EiTB.EUS

"Elfkinak" filma estreinatuko da urtarrilaren 15ean Zinema Euskaraz programaren baitan, eta pelikula ikusteko sarrerak zozkatu ditu 3 klubak bazkideen artean.

1:42
Elfkinak

Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker, Elfkinak filma euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara, urtarrilaren 15ean. Film hau izango da 2021an Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den lehen pelikula.

200 urte baino gehiago daramatzate elfkinek lur azpian bizitzen, lurrazaleko mundutik ezkutatuta, eta gizakiekin inolako harremanik izan gabe. Halako batean, Elfiek, Kippek eta Buckek lurrazalera igotzea erabaki dute.

Abentura askoren ondoren, Elfie txikia Teo gozogileaen lagun egingo da. Gizon erretxin samarra da Teo, baina berak gogoraraziko die elfkinei zein den beren bizitzako helburu nagusia: besteei laguntzea!

Ute Von Münchow-Pohl da filmaren zuzendaria.

Filma ikusteko sarrerak, 3 klubeko kideentzat

Elfkinak filma ikusteko aukera emango die 3 klubak 10 kideri. Bina sarrera bikoitz zozkatu ditugu hurrengo zinema-aretoetan ikusteko: Donostiako Principe zinemetan, Bilboko GOLEM Alhondigan, Gasteizko Gorbeian, Errenteriako Niessen zinemetan eta Durangoko Zugaza zinema-aretoan. Sarrerek urtarrilaren 16ko eta 17ko emanaldietarako balioko dute.

Elfkinak ikusteko sarreren irabazleak