eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

''3 Ene Kantak''

Jagoba eta Xuhare Arrasate izango dira "Maurizia" kanta berriaren protagonistak

EITB Media

Jagoba Arrasate entrenatzaile ezaguna eta bere alaba Xuhare "3 Ene Kantak" programaren "Maurizia" abesti berrian dantzan eta kantuan ikusiko ditugu.

  • Jagoba eta Xuhare Arrasate

    Jagoba eta Xuhare Arrasate

“Maurizia” izango da “3 Ene Kantak” saioaren aste honetako abesti berria eta, bertan, Jagoba Arrasate Osasuna taldeko entrenatzaile ezagunak eta bere alaba Xuharek hartuko dute parte. Aita eta alaba kantuan eta dantzan zein ongi moldatzen diren ikusteko aukera izango dute ikusleek. Bideoklipa, ostiraleko saioan, hilak 15, emitituko da ETB3n, 20:00etan, eta nonahi eta noiznahi 3 Klubaren euskarri digitaletan.

"3 Ene Kantak” programa, bestalde, Oiartzunera, Soinuenea herri-musikari buruzko museora gerturatuko da. Bertan, besteak beste, Euskal Herriko nahiz munduko kontinente guztietako 400 tresnatik gora daude. Halaber, herri musikari buruzko idatzizko, audio eta bideo dokumentazio zabala du Soinueneak bere artxiboan.

"3 Ene Kantak" saioa, astelehenetik ostiralera, goizeko 08:15ean eta arratsaldeko 20:00etan izaten da ikusgai, ETB3n eta eitb.eus-en.