eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ZOZKETA

Jon Garciari egokitu zaio abenduan kide berrien artean zozkatutako saria

EiTB.EUS

Hilero zozkatuko dugu 3 klubeko opari sorta bat bazkide egiten direnen artean. Bazkide direnek ere zozketan parte hartzeko aukera izango dute klubera bazkide berriak ekarrita.

  • 3 klubeko opari sorta

    3 klubeko opari sorta

Abenduan bazkide egin direnen artean, 3 klubeko opari sorta zozkatu dugu, eta Jon Garcia izan da irabazlea. Gure kamiseta eta diskoa, itsulapikoa eta beste hainbat opari jasoko ditu Izadik. Zorionak!

Halaber, hilero egingo dugu 3 klubeko opari sorta baten zozketa hil horretan bazkide egiten direnen artean. Ondorioz, urtarrilean zehar 3 klubeko kide eginez gero, hurrengo zozketan hartuko duzu parte.

Bazkide direnek zozketan parte hartzeko aukera

Gainera, lehendik kide direnek ere izango dute zozketan parte hartzeko aukera, 3 klubera kide berri bat ekarrita. Horretarako, kide berriaren datuak kide egin orrian betetzerakoan, bere kide zenbakia sartu beharko du horretarako prestatuta dagoen atalean.

Gogoan izan bazkide egitea doakoa dela. Horretarako, gure webgunean daukagun formularioa bete behar duzu. Abantailak besterik ez du: leku zehatz batzuetarako eta PortAventurarako sarrera bat doan jasoko duzu, helduentzako sarrera bat erosita; zure urtebetetze egunean zoriondu egingo zaitugu ETB3n eta webgunean; antolatzen ditugun zozketetan parte hartzeko aukera izango duzu…

Animatu! Egin zaitez 3klubeko kide!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zozketak