eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

''3 Ene Kantak''

Aitzol Atutxa izango da "Ez jan azazkalik" kantaren protagonista

EITB Media

Aitzol Atutxa aizkolari ezaguna "3 Ene Kantak" programaren "Ez jan azazkalik" abesti berrian dantzan eta kantuan ikusteko aukera izango dugu.

  • Aitzol Atutxa

    Aitzol Atutxa

“Ez jan azazkalik” izango da “3 Ene Kantak” saioaren aste honetako abesti berria eta, bertan, Aitzol Atutxa aizkolari ezagunak hartuko du parte. Aizkolari bizkaitarra kantuan eta dantzan zein ongi moldatzen den ikusteko aukera izango dute ikusleek. Bideoklipa, ostiraleko saioan, hilak 5, emitituko da ETB3n, 20:00etan, eta nonahi eta noiznahi 3 Klubaren euskarri digitaletan.

"3 Ene Kantak” programa, bestalde, Bilbora, Arte Ederren museora gerturatuko da. Garai ezberdinetako adierazpen artistiko ugari biltzen ditu Bilboko Arte Ederren Museoak. Orotara, XII. mendetik gaur arteko 8.000 lan baino gehiago daude ikusgai, lau ataletan bereizita: antzinako artea, arte garaikidea, Euskal Herriko artea eta arte aplikatuaren zenbait bilduma. Horiei guztiei esker, arte plastikoek XII. mendetik gaur arte izan duten garapena ezagutu dezake bisitariak. Gainera, aldian-aldian beste bilduma batzuk ikusteko parada ere izaten da. 

"3 Ene Kantak" saioa, astelehenetik ostiralera, goizeko 08:15ean eta arratsaldeko 20:00etan izaten da ikusgai, ETB3n eta eitb.eus-en.