eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Zozketa

Ibaizabalen liburuak jasoko dituzte opari 2021ean ere 3 klubeko kideek

EITB MEDIA

Ibaizabal argitaletxearen eskutik, 3 klubak liburuak zozkatuko ditu hilero, hilabete horretan urteak bete dituzten bazkideen artean.

  • Ibaizabal argitaletxearen liburuak

    Ibaizabal argitaletxearen liburuak

3 klubeko kideak zorioneko zaudete! Izan ere, aurreko urteetan bezala, Ibaizabal argitaletxearen eskutik, liburuak zozkatuko ditugu hilero, hilabete horretan urteak bete dituzten kideen artean. Bi irabazle egongo dira, eta adinaren araberako liburu bat edo liburu-sorta jasoko dute.

Behin zozketa eginda, irabazleekin harremanetan jarriko gara saria jasotzeko modua zehazteko. Opariak EITBren edozein egoitzatan hartu ahalko dira (Bilbon, Donostian, Gasteizen edo Iruñean), eta hilabeteko epea egongo da horiek jasotzeko.

3 klubeko bazkide ez direnek hemen eman dezakete izena. Horrela, zozketetan parte hartzeko aukera izateaz gain, hainbat abantailaz gozatu ahalko dute.

Hona hemen aurten zozkatuko ditugun liburuen zerrenda:

- Animalia basatiak (1-2 urte) (Pipitaki papataki bilduma)

- Zu eta biok (3-4 urte) (Albumak bilduma)

- Ez deitu niri Ttotto ttiki! (3-4 urte) (Albumak bilduma)

- Ahatetxo harroa (5-6 urte) (Txilinbuelta bilduma)

- Bizitza (5-6 urte) (Albumak bilduma)

- Animalia asko, pila, bila (7-8 urte) (Albumak bilduma)

- Goliat eta izarrak (7-8 urte) (Garalar maralar bilduma)

- Siberiako neskatila ausarta (7-8 urte) (Matxinsalto bilduma)

- Billinghurst gazteluaren kasu bitxia (9-10 urte) (Avante eskola bilduma)

- Itsas azpiko sekretua (9-10 urte) (Gaztetxo! bilduma)

J. Smithen altxorra (9-10 urte) (Gaztetxo! bilduma)

- Leihoko neska (11-12 urte) (Paper Txoriak Sail Berdea)

- Besteak ez bezalakoa (11-12 urte) (Paper Txoriak Sail Berdea)

- Banpiroen hiria (13-14 urte) (Ekin bilduma)

Zorte on zozketan! Irabazleen izenak webgune honetan bertan argitaratuko ditugu hilabete bakoitzaren amaieran.

Eta ez ahaztu 3 klubaren ataria bisitatzea gure ekimenen berri izateko.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • 3Kluba