eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

''3 Ene Kantak''

Lorena Aisa izango da "Inauteriak!" kantaren protagonista

EITB Media

Lorena Aisa abeslari nafarra "3 Ene Kantak" programaren "Inauteriak!" abesti berrian dantzan eta kantuan ikusteko aukera izango dugu.

  • Lorena Aisa

    Lorena Aisa

“Inauteriak!” izango da “3 Ene Kantak” saioaren aste honetako abesti berria eta, bertan, Lorena Aisa abeslariak hartuko du parte. Abeslari nafarra kantuan eta dantzan zein ongi moldatzen den ikusteko aukera izango dute ikusleek. Bideoklipa, ostiraleko saioan, hilak 26, emitituko da ETB3n, 20:00etan, eta nonahi eta noiznahi 3 Klubaren euskarri digitaletan.

"3 Ene Kantak” programa, bestalde, Donostiara, Euskadiko Orkestraren egoitzara gerturatuko da. Euskadiko Orkestra estatu mailan erreferentzia den talde sinfonikoa da egun, bere erkidegoan sendoki errotutako taldea, 7.000 abonatu eta 150.000 batezbesteko ikuslerekin urtean. Bere garaiko orkestra bat da, exigentzia-maila oso handikoa eta garai guztietako musika sinfonikoa hedatzeko konpromiso irmoa duena, baina arreta berezia eskaintzen diona euskal musikaren sorkuntza eta hedatzeari, gure mugen barruan baina baita gure herritik at ere.

"3 Ene Kantak" saioa, astelehenetik ostiralera, goizeko 08:15ean eta arratsaldeko 20:00etan izaten da ikusgai, ETB3n eta eitb.eus-en.