eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

LEHIAKETA

Goretti eta Nikole Begoñak irabazi dute inauterietako argazki lehiaketa

EITB MEDIA

Irabazleak "Trolls" filmeko pertsonaiez mozorrotu dira eta biek eskuratu dute 3 klubaren opari sorta. Zorionak bikote eta eskerrik asko lehiaketan parte hartu duzuen guztioi.

  • Goretti eta Nikole Begoña

    Goretti eta Nikole Begoña

Urtero bezala inauteriak ospatzeko aukerarik izan arren, mozorrotu zarete! Horregatik, beste urte batez, inauterietako argazki lehiaketa antolatu dugu. Aurtengoan 293 argazki jaso ditugu guztira. Ekimenaren arrakasta ikaragarria izan da, eta bidali dizkiguzuen argazki guztiak bi argazki galeriatan argitaratu ditugu webgunean, zein baino zein politago.

Era askotako mozorroak ikusi ditugu: marrazki bizidunetako pertsonaiak, pailazoak, printzesak, piratak, superheroiak, sorginak, suhiltzaileak, euskal mitologiako pertsonaiak, animaliak… Hori da hori irudimena zuena!

Argi dago primeran pasa duzuela. Guk ere ederto pasatu dugu zuek ikusita, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu gure lehiaketan parte hartzeagatik!

Webgunean, jarri ditugu argazki guztiak. Sar zaitezte, eta ikusi zein dotore zaudeten!

3 klubeko opari sorta, irabazleentzat

Inauterietako argazki lehiaketan parte hartu duten bazkide guztien artean 3 klubeko opari sorta zozkatu dugu eta Bermeoko Goretti eta Nikole Begoña ahizpak izan dira irabazleak. Biak Trolls filmeko pertsonaiez mozorrotu dira.

3 kluba irabazleekin jarriko dira harremanetan oparia jasotzeko xehetasunak zehazteko.

Zorionak irabazleei eta eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik!

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • 3Kluba