eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Martxoan, ETB3n

"Blinky Billen abenturak" eta "Bat Pat" marrazki bizidun berriak, ETB3n

EITB MEDIA

Martxoaren 8tik aurrera, "Blinky Billen abenturak" marrazki bizidun berriak, eta hilaren 15etik aurrera, berriz, "Bat Pat" marrazkien atal berriak izango dira ikusgai ETB3n.

  • "Blinky Billen abenturak" eta "Bat Pat"

    "Blinky Billen abenturak" eta "Bat Pat"

Martxoan hasita, marrazki bizidun berriak izango ditugu ikusgai ETBren hirugarren katean. Martxoaren 8tik aurrera, "Blinky Billen abenturak" 07:50ean eta 19:00etan eskainiko dira astelehenetik ostiralera, eta 10:00etan, berriz, asteburuetan.

"Bat Pat" marrazkien atal berriak, berriz, martxoaren 15etik aurrera, astegunero 14:00etan eta larunbatetan 15:30ean.

"Blinky Billen abenturak"

Blinky Billek 11 urte ditu eta "Greenpatcheko zaindari" bihurtu da. Gehiegizko konfiantza eta bihurrikerietarako dohain bat izan arren, bihotzeko lagun bat du: Jacko sugandila. Elkarrekin erronka eta mehatxu guztiei egingo diete aurre, barne-frontea babestu eta Greenpatcheko herritarrei laguntzeko.

"Bat Pat"

Martin, Leo eta Rebecca neba-arrebekin batera, Bat Pat saguzarrak misterioak argitu eta bideak gurutzatuko dituzte naturaz gaindiko izakiak aurkituz.

Edukiak noiznahi eta nonahi ikusgai, 3 klubeko euskarrietan

Gogoratu 3 klubaren aplikazioa, webgunea eta HbbTV telebista digital interaktiboa erabil daitezkeela ETB3ko marrazki bizidunak, saioak, telesailak eta haurrentzako pelikulak ikusteko. Eta badakizu; marrazki bizidun gogokoenak, azken nobedadeak zein kapitulu berriak eroso, nahi duzun lekuan eta unean ikusteko, 3 klubaren aplikazioa da zure aukera!