eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Zinema Euskaraz

"Kranston ikastetxea: munstroen eskola", martxoaren 12tik aurrera, zinemetan

EITB MEDIA

"Kranston ikastetxea: munstroen eskola" estreinatuko da martxoaren 12an Zinema Euskaraz programaren baitan, eta filma ikusteko sarrerak zozkatuko ditu 3 klubak bazkideen artean.

1:16
Kranston ikastetxea: munstroen eskola

Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker, Kranston ikastetxea: munstroen eskola filma euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara, martxoaren 12an. Film hau izango da 2021an Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den bigarren pelikula.

Ikasle buruargi bat jenioentzako barnetegi batera aldatu dute, eta han, ustekabean, beste dimentsi bateko munstroen atari bat zabaldu du: ezustekoz beteriko mundu bat irekiko zaio.

Leopoldo Aguilar da filmaren zuzendaria.

Filma ikusteko sarrerak, 3 klubeko kideentzat

Kranston ikastetxea: munstroen eskola filma ikusteko aukera emango die 3 klubak 10 kideri. Bina sarrera bikoitz zozkatu ditugu hurrengo zinema-aretoetan ikusteko: Donostiako Antiguo Berri zinemetan, Bilboko GOLEM Alhondigan, Gasteizko Gorbeian, Durangoko Zugaza zinema-aretoan eta Beasaingo Usurbe antzokian. Sarrerek martxoaren 13 eta 14 emanaldietarako balioko dute.

Kranston ikastetxea: munstroen eskola filma ikusteko sarreren irabazleak