eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

''3 Ene Kantak''

Dani Martirena eta Ana Ibañez dira "Esan eta adierazi" kantaren protagonistak

EITB Media

Ana Ibañez ilustratzailea eta Dani Martirena kazetaria eta idazlea "3 Ene Kantak" saioaren "Esan eta adierazi" abesti berrian dantzan eta kantuan ikusiko ditugu.

  • Dani Martirena eta Ana Ibañez

    Dani Martirena eta Ana Ibañez

"Esan eta adierazi" izango da "3 Ene Kantak" saioaren aste honetako abesti berria, eta, bertan, Ana Ibañez ilustratzaileak eta Dani Martirena kazetari eta idazleak hartuko dute parte. Bi lagun nafarrak kantuan eta dantzan zein ongi moldatzen diren ikusteko aukera izango dute ikusleek. Bideoklipa, ostiraleko saioan, martxoaren 12an, izango da ikusgai ETB3n, 20:00etan, eta nonahi eta noiznahi 3 Klubaren euskarri digitaletan.

"3 Ene Kantak" programa, bestalde, Iruñera, Mendillorriko ur biltegira gerturatuko da. Mendillorriko Uren Etxea uraren hiri zikloko ingurumen heziketarako eta informaziorako zentroa da. "Uraren bidaia" erakusketa iraunkorrak, maketek eta ikus-entzunezkoek, "Horniduraren historia" hiru dimentsioko proiekzioak, uraren gaineko joko interaktiboek eta biltegietara egiten den bisitak era dinamikoan hurbiltzen gaituzte denboran zehar edateko ur ona edukitzeko premiari eman zaizkion konponbideetara.

"3 Ene Kantak" saioa 08:15ean eta 20:00etan izaten da ikusgai, astelehenetik ostiralera, ETB3n eta eitb.eus-en.