eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ZOZKETA

3 klubaren 20 bozgorailu eramangarri zozkatu ditugu!

EITB MEDIA

Martxoaren 15etik apirilaren 11ra 3 klubeko kide egin edo kide berriak ekarri dituztenen artean 20 bluetooth bozgorailu eramangarri zozkatu ditugu. Mila esker ekimenean parte hartu duzuen guztioi!

  • 3 klubaren bozgorailu eramangarria

    3 klubaren bozgorailu eramangarria

20 bluetooth bozgorailu eramangarri zozkatu ditugu, martxoaren 15etik apirilaren 11ra 3 klubeko kide egin direnen artean. Dagoeneko klubeko kide direnak, aldiz, klubera kideak ekarrita sartu dira zozketan. Eskerrik asko bozgorailuen ekimen honetan parte hartu duzuen guztioi!

20 saritu egon dira, eta horiek zozketa egin eta hilabeteko epea izango dute oparia aurretik adostutako EITBren egoitza batean jasotzeko. Hemen duzue irabazleen zerrenda.

3 klubaren bozgorailu eramangarriak eskulekua eta 5.0 bluetooth konexioa du. Gailuko musika erreproduzitzeaz gain, irratia entzuteko aukera izango duzu. Bestalde, 32 GB arteko mikro SD txartela sartzeko zirrikitua dauka. Horretaz guztiaz aparte, Androidekin eta iOSekin bateragarria da.

Abantailak baino ez ditu 3 klubeko kide izateak

Gogoan izan bazkide egitea doakoa dela eta abantailak besterik ez dituela: leku zehatz batzuetarako sarrera bat doan jasoko duzu, helduentzako sarrera bat erosita; zure urtebetetze egunean zoriondu egingo zaitugu ETB3n eta webgunean; Ibaizabal liburuen zozketa, antolatzen ditugun zozketetan parte hartzeko aukera izango duzu…

Halaber, hilero 3 klubaren opari-sorta zozkatzen dugu hilabete horretan kide egiten direnen eta kideak ekartzen dituztenen artean.

Beraz, animatu eta egin zaitez 3 klubeko kide!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • 3Kluba