eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Zinema Euskaraz

"Tom eta Jerry", martxoaren 26tik aurrera, zinema-aretoetan

EITB MEDIA

"Tom eta Jerry" estreinatuko da martxoaren 26an Zinema Euskaraz programaren baitan, eta filma ikusteko 14 sarrera bikoitz zozkatu ditu 3 klubak bazkideen artean.

1:36
Tom eta Jerry

Tom eta Jerry filma euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara, martxoaren 26an, Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker. Film hau izango da 2021ean Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den hirugarren pelikula.

Tomek eta Jerryk, animazioaren historiako katurik eta sagurik ezagunenek, berriro egingo dute topo. Oraingoan, ordea, New Yorken. Hango hotelik onenean sekulako ezkontza ari dira prestatzen, eta Jerryk bertan hartu du ostatu. Ospakizuna hondatu dezaketen arazoak sortu ditu saguaren etorrerak.

Horregatik, ezkontzaren antolatzaileak, Kaylak, Tom kontratatu du Jerry harrapatzeko. Horrela hasiko dira Tom eta Jerryren ika-mikak, eta horrek suntsitu ditzake Kaylaren ibilbide profesionala, ezkontza eta hotela.

Tim Story da filmaren zuzendaria.

Filma ikusteko sarrerak, 3 klubeko kideentzat

Tom eta Jerry ikusteko aukera emango die 3 klubak 14 kideri. Bina sarrera bikoitz zozkatu ditugu filma hurrengo zinema-aretoetan ikusteko, adostutako egun eta orduetan: Donostiako Antiguo Berri zinemetan, Bilboko GOLEM Alhondigan, Gasteizko Gorbeian, Iruñeko GOLEM La Morean, Durangoko Zugaza zinema-aretoan, Getxo Zinemak aretoan eta Errenteriako Niessenen.

Tom eta Jerry ikusteko sarreren irabazleak