eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

HAUR PROGRAMAZIOA

Filmen eta marrazki bizidun berrien estreinaldiak, Aste Santuan, ETB3n

EITB MEDIA

"Hau da Joey" marrazkien estreinaldiaz gain, hiru film berri ere eskainiko dira: "Niko 2, anaia txikia arazo handia", "Valhallako kondaira: Thor" eta "Yoko".

  • Aste Santuko programazioa

    Aste Santuko programazioa

Martxoaren 29tik aurrera, Aste Santuko programazio berezia eskainiko du ETB3k, etxeko txikienei zuzenduta. "Hau da Joey" marrazkien eta hiru pelikularen estreinaldiak, "3 Ene Kantak" eta ohiko marrazki bizidunen atalak eskainiko dira.

"3 Ene Kantak" eta marrazki bizidunak

Aste Santuko oporraldiko bi asteetan, aldaketak izango dira "3 Ene Kantak" saioaren ordutegian. Goizeko programa 09:30ean hasiko da, eta bazkalosteko urtebetetze bideoaren sekzioa, berriz, 14:00etan izango da ikusgai, astelehenetik igandera. Iluntzean, 20:00etan izango da eguneko bigarren hitzordua Eneko, Nere, Urbi eta lagunekin,  astelehenetik ostiralera.

Gainera, "Hau da Joey" estreinatuko da ETB3n, martxoaren 29an. Film luzeen aurretik izango da ikusgai, 15:20 aldera. Filmen ondoren, berriz, "Isatsdun heroiak: animalien detektibeak" izango da ikusgai. Halaber, orain arteko marrazki bizidunekin ere izango duzu hitzordua bi aste hauetan, "Blinky Billen abenturak", "Kiddetak", "George oihanekoa", "Gormiti" eta "Roger"marrazki bizidunen atalekin, besteak beste.

Hala ere, saio eta marrazki bizidun hauek guztiak 3 klubaren euskarri teknologikoetan ere ikus ditzakezu: webgunean, aplikazioan eta HbbTV telebista konektatuetan. Deskargatu 3 klubaren aplikazioa.

Animazio filmak

Aste Santuko oporretan, egunero, animazio filmak euskaraz ikusteko aukera egongo da ETB3ko arratsaldeetan, 15:45etik aurrera. Gainera, hiru pelikula estreinatuko dira: Niko 2, anaia txikia arazohandia, Valhallako kondaira: Thor eta Yoko. Hauek dira datozen bi asteetan ETB3n eskainiko diren filmak:

- Martxoak 29: Igelen erresuma

- Martxoak 30: Nur eta herensugearen tenplua

- Martxoak 31: Sagu eta Pagu

- Apirilak 1: Niko 2, anaia txikia arazo handia (estreinaldia)

- Apirilak 2: Valhallako kondaira: Thor (estreinaldia)

- Apirilak 3: Yoko (estreinaldia)

- Apirilak 4: Ardiak eta otsoak

- Apirilak 5: Hotel Transilvania 2

- Apirilak 6: Albert

- Apirilak 7: Koko dragoi txikia

- Apirilak 8: Axel heroi txikia

- Apirilak 9: Alfonbra magikoa

- Apirilak 10: Itsasontziak erreskatean

- Apirilak 11: Asto erregea