eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

2021/04/08

12:04

3kluba

ZOZKETA

Irai Ruizi egokitu zaio martxoan kide berrien artean zozkatutako saria

EITB MEDIA

Hilero zozkatuko dugu 3 klubeko opari sorta bat bazkide egiten direnen artean. Bazkide direnek ere zozketan parte hartzeko aukera izango dute klubera bazkide berriak ekarrita.

  • 3 klubeko opari-sorta

    3 klubeko opari-sorta

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Martxoan bazkide egin direnen artean, 3 klubeko opari sorta zozkatu dugu, eta Irai Ruiz izan da irabazlea. Gure kamiseta eta diskoa, itsulapikoa eta beste hainbat opari jasoko ditu Iraik. Zorionak!

Halaber, hilero egingo dugu 3 klubeko opari sorta baten zozketa hil horretan bazkide egiten direnen artean. Ondorioz, apirilean zehar 3 klubeko kide eginez gero, hurrengo zozketan hartuko duzu parte.

Bazkide direnek zozketan parte hartzeko aukera

Gainera, lehendik kide direnek ere izango dute zozketan parte hartzeko aukera, 3 klubera kide berri bat ekarrita. Horretarako, kide berriaren datuak kide egin orrian betetzerakoan, bere kide zenbakia sartu beharko du horretarako prestatuta dagoen atalean.

Gogoan izan bazkide egitea doakoa dela. Horretarako, gure webgunean daukagun formularioa bete behar duzu. Abantailak besterik ez du: leku zehatz batzuetarako sarrera bat doan jasoko duzu, helduentzako sarrera bat erosita; zure urtebetetze egunean zoriondu egingo zaitugu ETB3n eta webgunean; antolatzen ditugun zozketetan parte hartzeko aukera izango duzu…

Animatu! Egin zaitez 3 klubeko kide!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Zozketak
  • ;