3kluba
Zinema Euskaraz
"Sablehortz kapitaina eta diamante magikoa", apirilaren 30etik aurrera, zinemetan
EITB MEDIA
"Sablehortz kapitaina eta diamante magikoa" estreinatuko da apirilaren 30ean Zinema Euskaraz programaren baitan. Estreinaldiaren harira, zozketa bereziak antolatu ditu 3 klubak.


Sablehortz kapitaina eta diamante magikoa filma euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara, apirilaren 30ean, Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker. Film hau izango da 2021ean Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den laugarren luzemetraia.
Kondairak dio badela nonbait ahalmen berezidun diamante magiko bat: ilbetearen argiak ukitzen duenez, bere jabearen desioak betetzen omen ditu.
Maga Kahn mago arriskutsuaren ametsa bizitoki duen oihan ilunetik ateratzea da. Izan ere, ezin du eguzkiaren arga jasan, erre egiten baita izpi batek azala ukitu bezain pronto.
Sablehortz kapitainak, itxuraz, munduko piratarik anker eta beldurgarrienak, bere ontzia urre eta bitxiz bete nahi du. Pinky gazteak, aldiz, bizimodu lasaia beste helbururik ez du, eta, Veronicak, haren lagunik onenak, abenturak ditu amets. Ezustean, baina, Marco txikia da diamantearekin ihes egiten duena, eta konturatu orduko, denak diamante magikoa lortzeko lasterketa arriskutsu batean murgilduko dira.
Marit Moum Aune eta Rasmus A. Sivertsen dira filmaren zuzendariak.
Zozketak, 3 klubeko kideentzat
Sablehortz kapitaina eta diamante magikoaren estreinaldiaren harira, zozketa bereziak antolatu ditu 3 klubak. Alde batetik, Gaztelugatxeko ibilbidea itsasontziz egiteko lau irteera zozkatu ditugu 3 klubeko kideen artean. Lau irabazle egon dira, eta bakoitzak launa sarrera eskuratu ditu (helduentzako bi sarrera eta haurrentzako beste bi).
Beste alde batetik, filma ikusteko aukera eman die 3 klubak 14 kideri. Bina sarrera bikoitz zozkatu ditugu filma hurrengo zinema-aretoetan ikusteko, adostutako egun eta orduetan: Donostiako SADEn, Bilboko GOLEM Alhondigan, Gasteizko Gorbeian, Iruñeko GOLEM La Morean, Durangoko Zugaza zinema-aretoan, Getxo Zinemak aretoan eta Errenteriako Niessenen.
Halaber, klubeko 10 kidek filmaren hurrengo produktuez osatutako opari-sorta bana eskuratu dute: hondartzako palak, Playmobil panpina, pirata txanoa eta filmaren flyerra. Zorionak irabazleei!