3kluba
''3 Ene Kantak''
Mikel Larunbe izango da "Akerraren bila" kantaren protagonista
EITB Media
Mikel Larunbe pilotari bizkaitarra "3 Ene Kantak" programaren "Akerraren bila" abesti berriarekin dantzan eta kantuan ikusteko aukera izango dugu.
-
Mikel Larunbe
"Akerraren bila" izango da "3 Ene Kantak" saioaren aste honetako abesti berria, eta Mikel Larunbe pilotariak hartuko du parte bertan. Pilotari bizkaitarra kantuan eta dantzan zein ongi moldatzen den ikusteko aukera izango dute ikusleek. Bideoklipa, ostiraleko saioan, hilaren 23an, izango da ikusgai ETB3n, 20:00etan, eta nonahi eta noiznahi 3 Klubaren euskarri digitaletan.
"3 Ene Kantak" programa, bestalde, Erriberriko Jauregira joango da. Erriberriko errege-erreginen jauregia Erdi Aroko gaztelurik luxuzkoenetakoa izan zen Europan, eta Nafarroako errege-erreginek hantxe izan zuten beren gortea. 1925ean monumentu nazional izendatu zuten, Erriberriko Erdi Aroko hirigunearen herena hartzen du jauregiak, eta, adituen ustez, Europako gotiko zibilaren multzorik interesgarrienetakoa da.
"3 Ene Kantak" saioa, astelehenetik ostiralera, 08:15ean eta 20:00etan izaten da ikusgai, ETB3n eta eitb.eus-en.