eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Haurrentzako online jokoak

"Mya Go" marrazki bizidunen joko interaktiboak, 3 klubaren webgunean

EITB Media

Sei joko labur dira, kolore bizi eta musikarekin. Marrazki bizidunetako protagonistarekin etxaldean, parkean, eskolan, aireportuan eta itsasargi batean jolasteko aukera eskaintzen dute.

  • "MyaGoren jolas parkea"

    "MyaGoren jolas parkea". EITB Media

3 klubak, haurrentzako EITBren komunitateak, "Mya Go" marrazki bizidunetan oinarritako online joko interaktibo berriak eskaintzen ditu bere webgunean. "Mya Goren jolas parkea" izena du joko-sortak, eta guztira sei joko labur eta erraz dira, musikaz jantzita eta kolore biziekin. Etxaldean, parkean, eskolan, aireportuan, itsasargi batean… girotuta daude.

"Mya Go" animazio serie bat da, egun ETB3n eta 3 klubeko euskarri digitaletan ikusgai duguna. Marrazki bizidunen protagonista Mya da, neska txiki eta alaia. Abenturazalea da Mya, eta denetik egitea gustatzen zaio. Atal bakoitzean, zeregin ezberdinetan ikusiko dugu, eta gauza txikinenekin ere disfrutatzen duela agerian utziko du. Myarekin batera, pertsonaia ugari ditu serieak, eta marrazki alai eta koloretsuak.

Ildo horretatik doaz joko interaktiboak ere, aukera eta proposamen ezberdinekin: marrazkiak koloreztatu; formak eta koloreak identifikatu eta erlazionatu; musika instrumentuak eta soinuak elkarrekin batu; elementuak pantailan arrastatu ibilgailuak sortu edo pertsonaiak elkartzeko…

Hori dena pantailan koordinazioa sustatuz, modu ludiko eta hezigarrian.

"Mya Goren jolas parkea" joko interaktiboak 3 klubaren webgunean daude erabilgarri, bai jokoen atalean eta baita "Mya Go" marrazki bizidunen atalean ere.

ETB3ren edukiak, 3 klubeko euskarri digitaletan

ETB3ko marrazki bizidunak, saioak, telesailak eta haurrentzako pelikulak ikusteko, 3 klubaren aplikazioa, webgunea eta HbbTV telebista digital interaktiboa erabil daitezke.