eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ZINEA

Bueltan da "Zinemazale berriak" ekimena!

EITB MEDIA

Zinema Euskaraz katalogoko filmak eskainiko dira "Zinemazale berriak" ekimenaren baitan, urriaren 3tik azaroaren 14ra eta 3 klubak zinemara joateko sarrerak zozkatuko ditu sei astetan.

  • Zinemazale berriak

    Zinemazale berriak

Udako geldialdiaren ostean, bueltan da Zinemazale berriak ekimena. Zinema-aretoetara profil desberdineko publikoa erakartzea eta une honetan ikusgai dauden filmen eskaintza osatzea du helburu Euskadiko Zine Aretoen Elkarteak (EZAE) programa honekin.

Pasaden maiatzean eta ekainean egin zen bezala, Zinema Euskaraz katalogoko filmak eskainiko dira urriaren 3tik azaroaren 14ra.

Ekimen honetan 18 zinema-aretok hartuko dute parte, hala nola Donostiako Principe eta Antiguo Berri zinemek, Bilboko Multicines 7k eta GOLEM Alhondigak, Gasteizko Gorbeiak eta Floridak, Getxo Zinemak, Errenteriako Niessen zinemak, Durangoko Zugaza aretoak, Bermeoko aretoak, Mungiako Olalde aretoak, Muskizko Meatzari zinemak, Andoaingo Basterok, Villabonako Gurea aretoak, Lazkaoko Areriak, Zumarragako Zelai Arizti aretoak, Beasaingo Usurbe antzokiak eta Zarauzko Modelo zinemak. Horietan guztietan, hurrengo filmak ikusteko aukera egongo da, 2,90 euroren truke:

- Urriak 3: Oin handiaren semea

- Urriak 10: Printze txikia

- Urriak 17: Mr. Link

- Urriak 24: Pokemon, Pikachu detektibea

- Urriak 31: Tom eta Jerry

- Azaroak 7: Elfkinak

- Azaroak 14: Smollfoot

Sarrerak, 3 klubeko kideentzat

3 klubak bat egin du Zinemazale berriak programarekin, eta, horregatik, sarrerak zozkatuko ditu, astero, zozketan izena ematen duten kideen artean. Parte-hartzaileek  filma zein zinema-aretotan ikusi aukeratu ahal izango dute. Animatu eta parte hartu!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • 3Kluba