eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Maiatzak 30, Sopelan

EITBren 3 kluba Ibilaldian izango da igande honetan, '3 Ene Kantak' ikuskizunarekin

EITB Media

3 klubeko kide egiteko aukera ere izango da. Bertan egoteko aldez aurretik izena eman behar da, baina jada beteta dago aforoa. EITB ikastolen ospakizunetako babesle nagusi izango da beste behin.

  • '3 Ene Kantak'

    '3 Ene Kantak'

Igande honetan ospatuko da 2021eko Ibilaldia Sopelan eta, urtero bezala, EITBren 3 klubak txoko berezia izango du bertan. Ene Kantak taldeak ikuskizuna eskainiko du, eta 3 klubeko kide egiteko aukera ere izango da.

Pandemiak eraginda, baina, ezaugarri zehatz batzuekin egingo dute aurtengo edizioa. Izan ere, 2021eko Ibilaldiak aforo mugatua izango du, eta ez du ibilbiderik izango. Hori bai, lau gune nagusi izango ditu: Sua Gunea, Haizea Gunea, Lurra Gunea eta Ura Gunea. Gune horietako batean egoteko aldez aurretik izena eman beharko da, ibilaldia.eus webgunean, eta parte-hartzaileak ezingo dira batetik bestera joan.

3 kluba "Haizea" gunean izango da, Sopelako Barinetxe hondartzako goiko aparkalekuan, itsasoari begira ezkerreko aldean. Gune horretan bi txanda eskainiko dira:  10:00etatik 12:00etara lehen txanda, eta 12:30etik 14:30era bigarren txanda. Txanda bakoitzean haurrei zuzendutako bi jarduera izango dira, eta ondoren "3 Ene Kantak" ikuskizuna. Beraz, Ene Kantak taldekoek bi emanaldi eskainiko dituzte igande honetan. Txanda bakoitzak irauten duen bitartean, gainera, 3 klubeko kide egiteko aukera izango dute txikienek, txoko berezi batekin.

Bertan egoteko aldez aurretik izena eman behar da Ibilaldiaren webgunean, baina jada aforoa beteta dago "Haizea" gunean. Antolatzaileek azaldu dutenez, izena eman ezean ez da aukerarik izango Ibilaldiko guneetan sartzeko.

Urtero bezala, EITB ikastolen ospakizunetako babesle nagusi izango da.