eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Udako programazioa

Marrazki bizidunen eta telesailen estreinaldiak, ETB3ko udako programazioan

EITB MEDIA

"Dave Spuden mundu kaskarra" eta "Oum, izurde zuria" marrazki bizidunak eta "Buck" telesaila estreinatuko dira udan. "Mya Go"ren atal berriak eta film luzeak ere eskainiko dira, besteak beste.

  • Udako programazioa

    Udako programazioa

Udako oporraldia ahalik eta ondoen igarotzeko, programazio berezia osatu du ETB3k. "Buck" telesaila eta "Dave Spuden mundu kaskarra" eta "Oum, izurde zuria" marrazki bizidun berriak izango dira haurrentzako udako programazioaren berrikuntza nabarmenenak. Horiez gain, "Mya Go"ren atal berriak eta telesail gehiago ere izango dira ikusgai; hala nola, "Hardball", "Sorgin baldarra" eta "Floorren arauak". Halaber, film luzeak ere eskainiko dira igande arratsaldetan, 15:30ean.

"Buck" telesaila

Astelehenetik ostiralera, "Buck" telesail berriaren atalak emitituko ditu ETB3k. Elias nerabea "Buck komandantea" izeneko bideo-jokoan aritzen da inguruan dituen arazoez ahazteko. Bere logela du babesleku, inork ez baitio enbarazurik egiten. Halako batean, Buck komandatea agertuko da Eliasen ohe ertzean, eta hortik aurrera, dena aldatuko da.

Bestalde, "Hardball", "Floorren arauak", "Sorgin baldarra", "Zombielars" eta "Isatsdun heroiak: animalien detektibeak" eskainiko du ETB3k. "Go!azen"ek ere izango du bere lekutxoa udako programazioan, eta hainbat denboralditako Basakabiko lagunen abenturez gozatzeko aukera izango duzu.

Marrazki bizidun berriak eta film luzeak

Ekainaren 21etik aurrera, "Dave Spuden mundu kaskarra" marrazki bizidun berria izango da ikusgai ETB3n astelehenetik ostiralera, 21:00ean. Dave Spudek hondamendia erakartzen badu ere, heroia da. Egoera oso oker jartzen bada ere, badaki beti hobetzeko aukera dagoela. Dave eta bere familia elkarrekin gailenduko dira gustu handiz.

Uztailaren 12an, berriz, "Oum, izurde zuria" estreinatuko da. Oum izurde zuriaren eta bere lagun Yannen eta Marinaren istorioak kontatzen ditu. Maotou izeneko uhartean bizi dira, eta abentura ahaztezinak biziko dituzte itsasoan.

"Mya Go" marrazkien atal berriak uztailaren 5ean iritsiko dira ETB3ra. Halaber, orain arteko marrazki bizidunekin ere izango duzu hitzordua; "Helenaren eskola txikia", "Kidettak", "Gormiti", "Hau da Joey" eta "Dragoiak, muga berrien bila" marrazki bizidunen atalekin, besteak beste.

Halaber, urtebetetze bideoarekin zorionduko ditugu 3 klubeko bazkideak egunero: 09:00etan eta 13:30ean.

Gainera, filmek ere badute euren lekua ETB3ko parrilan. Igandeetan izango dira ikusgai, 15:30ean hasita.

- Ekainak 27: Doraemon Atlantis, gaitzaren gaztelua

- Uztailak 4: Doraemon, Antartikako abentura handia

- Uztailak 11: Doraemon Txina Zaharrean

- Uztailak 18: Doraemon eta Japoniaren sorrera

- Uztailak 25: Blinky Bill

- Abuztuak 1: Sagu eta Pagu

- Abuztuak 8: Alfonbra magikoa

- Abuztuak 15: Itsasontziak. Erreskatean!

- Abuztuak 22: Valhallako kondaira: Thor

- Abuztuak 29: Niko 2: anaia txikia arazoa handia

- Irailak 5: Yoko

Marrazki bizidunak eta pelikulak zein ordutan eskainiko diren jakiteko, ETB3ko programazioa kontsultatu.

Edukiak 3 klubeko euskarrietan ikusgai, noiznahi

Gogoratu 3 kluba aplikazioan, webgunean eta HbbTVan ere badirela ETB3ko marrazki bizidunak, mugikorrean zein tabletean ikusteko. Halaber, 3 kluba YouTube kanalean ere "3 Ene Kantak", "Go!azen" telesaileko abestiak, marrazki bizidunak eta telesailak ikusteko aukera zabala daukazu. Harpidetu zaitez 3 kluba YouTube kanalean! Badakizu, marrazki bizidun gogokoenak, azken nobedadeak zein kapitulu berriak modu erosoan, nahi duzun lekuan eta unean ikusteko, 3 kluba da zure aukera!