eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

3 KLUBA

Imagin argazki lehiaketan parte hartzeko epea abuztuaren 31n amaituko da

EITB MEDIA

Udako argazkiak bidaltzen dituzten kideen artean bi tablet zozkatuko ditugu imaginKidsen eskutik. Gainera, sar zaitez imaginKidsen webgunean GoPro bat nola lor dezakezun jakiteko.

  • Parte hartu "Imagin argazki lehiaketa"n!

    Parte hartu "Imagin argazki lehiaketa"n!

Uda heldu da dagoeneko, eta oporrez gozatzen hasteko garaia da! Aurten, 3 klubak Imagin argazki lehiaketa antolatu du. Uda garaiko zuen argazkirik onenak, dibertigarrienak, politenak ikusi nahi ditugu. Horregatik, 3 klubeko kide bazara, igo itzazu zure argazkiak gure webgunera. Parte hartzen duzuen guztien artean bi Samsung Tab A6 zozkatuko ditugu imaginKidsen eskutik. Tableta 10.1 hazbetekoa da, 16gb ditu eta Wi-Fia. Halaber, sar zaitez imaginKidsen webgunean GoPro bat nola eskuratu dezakezun jakiteko.

Argazkiak igotzeko, argazkiak orrira jo behar duzue, eta han izango duzue Imagin argazki lehiaketan parte hartzeko aukera, abuztuaren 31ra arte. Formularioaren bidez igo behar dira argazkiak, eta guztira 10 argazki igo ditzake bazkide bakoitzak. Jasotzen ditugun argazki guztiak gure webgunean egongo dira ikusgai.

Gogoratu lehiaketan parte hartzeko beharrezkoa dela 3 klubeko bazkide izatea. Beraz, oraindik ez bazara, kide egin orrian sartu, eta egin bazkide.

Animatu eta parte hartu Imagin argazki lehiaketan! Zuen argazkien zain gaude!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zozketak