eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

INGURUMENA

"Egin kirola planetaren alde" ekimena Bilbon izango da ekainaren 27an

EITB MEDIA

Ariketa fisiko gidatuak eta aire zabaleko kirol-jarduerak egingo dira, zaborra biltzen den bitartean. Parte hartzeko izen-ematea doakoa da, eta aforoa, berriz, mugatua.

  • "Egin kirola planetaren alde" ekimena

    "Egin kirola planetaren alde" ekimena

"Egin kirola planetaren alde" lelopean aire zabaleko plogging jarduerak egingo dira ekainaren 27an, Bilboko Eraztun Berdean. Plogging Tourrak antolatu du ekimena, Nationale-Nederlanden aseguru-entitatearekin lankidetzan eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Trantsizio eta Agenda 2030erako Idazkaritza Nagusiaren laguntzarekin. Kirola eginez, klimaren aldeko ekintza, itsaso eta ozeanoen zaintza eta hiri eta komunitate jasangarriak sustatzea nahi da, Garapen Jasangarrirako 2030 Agendari euskal ekarpena eginez.

Estatuko hainbat probintziatan 8.500 kilo zabor baino gehiago kendu dituzte; eta oraingo honetan, Bilbon arituko dira lan bera egiten. Bilboko Eraztun Berdean zaborra jasotzen den bitartean, kirol-maila ezberdinetako ariketa fisiko gidatuak egingo dira; baita aire zabaleko kirol-jarduerak ere, hala nola, mendi-ibilaldiak, korrika lasterketak edo txirrindularitza. Jarduera guztiak adin guztiei zuzenduta daude.

Egunean zehar, haurrei zuzendutako tailerrak eta jokoak ere izango dira birziklapena sustatzeko. Horrez gain, biltzen den zaborrarekin eskultura bat egingo da.

Ekitaldian parte hartzeko izen-ematea doakoa eta mugatua da. Izena emateko eta xehentasun guztiak kontsultatzeko sar zaitez www.ploggingtour.com webgunean.