eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Zinema Euskaraz

"Space Jam: aro berria", uztailaren 23tik aurrera, zinemetan

EITB MEDIA

2021ean Zinema Euskarazen baitan estreinatuko den seigarren filma da. Estreinaldiaren harira, sarrerak zozkatu ditu 3 klubak bazkideen artean.

2:24
LeBron James eta Bugs Bunny

Space Jam: aro berria filma euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara, uztailaren 23an, Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker. Film hau izango da 2021ean Zinema Euskarazen baitan estreinatuko den seigarren film-luzea.

LeBron James NBAko txapelduna abentura epiko batean murgilduko da Bugs Bunnyrekin batera. Eraldaketa-bidaia hau bi munduren arteko konbinazio frenetikoa da, guraso batzuk euren seme-alabekin konektatzeko noraino hel daitezkeen kontatzen baitu. LeBron eta bere seme Dom A.I espazio digitalean harrapatuta geratuko dira, baina etxera itzuli ahal izateko, Bugs Bunnyren, Lola Bunnyren eta Looney Tunesen laguntza izango dute. Denek batera A.Iko txapeldun digitalizatuak garaitu beharko dituzte saskibaloi kantxan.

Malcolm D. Lee da filmaren zuzendaria.

Zozketak, 3 klubeko kideentzat

Filma ikusteko aukera eman die 3 klubak 16 kideri. Bina sarrera bikoitz zozkatu ditugu filma hurrengo zinema-aretoetan ikusteko, adostutako egun eta orduetan: Donostiako SADEn, Bilboko GOLEM Alhondigan eta Multicines 7 aretoan, Gasteizko Gorbeian, Iruñeko GOLEM La Morean, Durangoko Zugaza zinema-aretoan, Getxo Zinemak aretoan eta Errenteriako Niessenen.

Irabazleen zerrenda