eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ZOZKETA

Kai Mendizabali egokitu zaio uztailean kide berrien artean zozkatutako saria

EITB MEDIA

Hilero zozkatuko dugu 3 klubeko opari sorta bazkide egiten direnen artean. Bazkide direnek ere, zozketan parte hartzeko aukera izango dute klubera bazkide berriak ekarriz gero.

  • 3 klubeko opari-sorta

    3 klubeko opari-sorta

Uztailean bazkide egin direnen artean, 3 klubeko opari sorta zozkatu dugu, eta Kai Mendizabal izan da irabazlea. Gure kamiseta eta diskoa, itsulapikoa eta beste hainbat opari jasoko ditu Kaik. Zorionak!

Halaber, hilero egingo dugu 3 klubeko opari sorta baten zozketa hil horretan bazkide egiten direnen artean. Ondorioz, abuztuan zehar 3 klubeko kide eginez gero, hurrengo zozketan hartuko duzu parte.

Bazkide direnek zozketan parte hartzeko aukera

Gainera, lehendik kide direnek ere izango dute zozketan parte hartzeko aukera, 3 klubera kide berri bat ekarriz gero. Horretarako, kide berriaren datuak kide egin orrian sartzean, bere kide zenbakia ere sartu beharko du horretarako prestatuta dagoen atalean.

Gogoan izan kide egitea doakoa dela. Horretarako, gure webgunean daukagun formularioa bete behar duzu. Abantailak besterik ez du: leku zehatz batzuetarako sarrera bat doan jasoko duzu, PortAventura Parkera joateko doako sarrera, helduentzako sarrera bat erosita; zure urtebetetze-egunean zoriondu egingo zaitugu ETB3n eta webgunean; antolatzen ditugun zozketetan parte hartzeko aukera izango duzu…

Animatu! Egin zaitez 3 klubeko kide!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zozketak