eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Zinema Euskaraz

"D'Ortagnan eta hiru mosketxakurrak", abuztuaren 18tik aurrera, zinema-aretoetan

EITB MEDIA

2021ean Zinema Euskarazen baitan estreinatuko den zazpigarren filma da. Estreinaldiaren harira, 3 klubak sarrerak zozkatuko ditu bazkideen artean.

1:21
D'Ortagnan eta hiru mosketxakurrak

D'Ortagnan eta hiru mosketxakurrak filma euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara, abuztuaren 18an, Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker. Pelikula hau izango da 2021ean Zinema Euskarazen baitan estreinatuko den zazpigarren film-luzea.

D'Ortagnan mutil inozo eta sutsuak Parisera bidaiatuko du bere ametsik handiena gauzatzeko: bere maiestatearen mosketxakurren taldearekin bat egitea.

Toni Garcia da lanaren zuzendaria.

Zozketak, 3 klubeko kideentzat

Filma ikusteko aukera emango die 3 klubak 12 kideri. Bina sarrera bikoitz zozkatuko ditugu pelikula zinema-areto hauetan ikusteko, adostutako egun eta orduetan: Donostiako Principen, Bilboko GOLEM Alhondigan eta Multicines 7 aretoan, Gasteizko Gorbeian, Iruñeko GOLEM La Morean eta Errenteriako Niessenen.

Parte hartu sarreren zozketan