eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

3 kluba

"3 Ene Kantak" ikuskizuna, gaur, Gasteizko FesTVal jaialdian

EITB Media

3 klubeko "3 Ene Kantak" saioaren denboraldi berriaren aurkezpena izango da, Iradier Arenan, 17:00etan. Bertan egoteko gonbidapena beharko da.

  • "3 Ene Kantak"

    "3 Ene Kantak"

Irailaren 2an, ostegunean, Ene Kantak taldeko lagunek  "3 Ene Kantak" ikuskizuna eskainiko dute Gasteizen, arratsaldeko 17:00etan, FesTVal telebista jaialdiaren barruan, EITBren eskutik.

3 klubeko "3 Ene Kantak" saioaren denboraldi berriaren aurkezpena izango da, musikaz, dantzaz eta sorpresaz beteta. Ikuskizuna ikusteko gonbidapenak agortuta daude.

Lagun berriak denboraldi honetan

Lagun berriak izango ditugu denboraldi honetan "3 Ene Kantak" saioan. Dagoeneko ezagunak ditugun Eneko, Urbi, Astonauta eta Satorjatorri, Argi pertsonaia eta Antxus maskota batuko zaizkie aurten.

Abestiak, dantzak, esketxak, bideoklipak eta sorpresa ugari ekarriko ditu taldeak aurtengo ikasturtean ere, eta ez dira faltako umorea eta giro aparta.

Astotxiki eta Satortxiki, Dantzateka, Atxa Mitxa, Ikimilikiliklip eta Bideo klipa edukiekin batera, atal berriak ere estreinatuko dituzte: 3pedia (Txikipedia); eskulanak, esperimentuak eta sukaldaritza oinarri dituen Zuk zeuk egin izenekoa; eta magia atala. Irailaren 6an hasiko dira saio berriak, 08:15ean eta 20:00etan. Zuri Zorionak atal arrakastatsuarekin ere jarraituko dute; urteak betetzen dituzten 3 klubeko bazkide gaztetxoek euren argazkiak telebistan ikusteko aukera izango dute, egunero, 14:00etan.

Bestalde, herri eta hiri ezberdinetako ikastetxeak bisitatuko dituzte berriz ere.

Eduki guztiak online

Saioko eduki guztiak 3 klubaren webgunean, app-ean eta HbbTVan izango dira eskuragai, telebistan eskaini bezain laster. Bestalde, 3 klubaren aplikazioan telebistan eman ez diren eduki esklusiboak ere egongo dira. Gainera, saioa osorik ikusteko aukera izango da webgunean, aplikazioan, EITB Nahieran plataforman eta telebista konektatuetan. Pieza batzuk ere 3 klubaren Youtube kanalean ikus daitezke.