eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

''3 Ene Kantak''

Laura Villanueva izango da "Erle potoloa" kantaren protagonista

EITB Media

Laura Villanueva abeslari eta aktore nafarra "3 Ene Kantak" programaren "Erle potoloa" abesti berriarekin dantzan eta kantuan ikusteko aukera izango dugu.

  • Laura Villanueva

    Laura Villanueva

"Erle potoloa" izango da "3 Ene Kantak" saioaren aste honetako abesti berria, eta Laura Villanueva aktore eta abeslariak hartuko du parte bertan. Aktore nafarra kantuan eta dantzan zein ongi moldatzen den ikusteko aukera izango dute ikusleek. Bideoklipa, ostiraleko saioan, hilaren 10ean, izango da ikusgai ETB3n, 20:00etan, eta nonahi eta noiznahi 3 Klubaren euskarri digitaletan.

"3 Ene Kantak" programa, bestalde, Iratiko oihanara  joango da. Iratiko oihana edo basoa lur-eremu zabala da, eta haren zatirik handiena Aezkoa eta Zaraitzu ibarretakoa da. Europako izeidi eta pagadirik handienetako bat da, oso ongi kontserbatutakoa.

"3 Ene Kantak" saioa, astelehenetik ostiralera, 08:15ean eta 20:00etan izaten da ikusgai, ETB3n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irati
  • Ene Kantak