eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Haurrentzako jarduera

"3 Ene Kantak" ikuskizuna Donostian, urriaren 9an, Bizi EITB ekimenaren barruan

EITB Media

Kursaalen bi emanaldi eskainiko dituzte, 11:00etan eta 13:00etan. Bertan egoteko sarrerak gaur bertan jarriko dira salgai, 2 euroan. Sarrerekin bildutakoa EITB Maratoira bideratuko da.

  • 3 klubaren "3 Ene Kantak" saioa

    3 klubaren "3 Ene Kantak" saioa. EITB Media

Urriaren 9an, larunbata, 3 klubaren "3 Ene Kantak" ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Donostiako Kursaal jauregian, Bizi EITB ekimenaren barruan. Zehazki, bi emanaldi eskainiko dituzte Ene Kantak taldeko lagunek: 11:00etan eta 13:00etan.

Bertan egoteko sarrera eskuratu beharko da, 2 euroan, eta sarrerekin bilduta dirua 2021eko EITB Maratoira bideratuko da. Gaur bertan, 11:30ean, jarri dira sarrerak salgai, Kursaaleko webgunean.

Ohi bezala, musikaz eta dantzaz betetako ikuskizuna izango da, etxeko txikienentzako.

Bizi EITB ekimena, urriaren 9an

Urriaren 9an egingo du EITB Taldeak Bizi EITB ekimena, etxeko txiki, gazte eta helduek EITBren jarduera eta ikuskizunekin goza dezaten, baina betiere bizi dugun egoerara egokituta. Hala, aurten ez da jai erraldoirik izango, baina bai formatu txikiko ekitaldi eta emanaldiak, aforoa mugatuz eta segurtasun eta higiene neurri guztiak betez.

Ohi bezala, izaera soziala izango du egitasmoak, EITB Maratoiarekin bat egingo baitu, eta bildutako dirua ikerketara bideratuko baita.