eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Bizi EITB

Haurrentzako jarduerak Donostian, urriaren 9an, 3 klubaren eskutik

EITB Media

Kursaaleko terrazan egingo da 'Bizi EITB: 3 kluba' ekimena, eta etxeko txikienek familia giroan gozatzeko ekintzak izango dira bertan. Aforoa mugatua da eta gonbidapena beharko da bertan egoteko. Jada agortu diren arren, oraindik badago horiek lortzeko aukera 3 klubak martxan jarri duen zozketan.

  • Bizi EITB: 3 kluba ekimenaren irudia

    Bizi EITB: 3 kluba ekimenaren irudia. EITB Media

Urriaren 9an 'Bizi EITB: 3 kluba' ekimena egingo du EITBk Donostian, Kursaaleko Zurriola terrazan. Etxeko txikienek familia giroan gozatzeko jarduerak izango dira bertan: egurrezko jolasak, tailerrak, ludoteka, ipuin-kontalaria…

Aforoa mugatua da, eta bi txanda izango dira: 1. txanda, 11:00etatik 13:00etara; bigarren txanda, berriz, 13:30etik 15:30era.

Txanda horietako batean egoteko, derrigorrezkoa izango da aldez aurretik gonbidapena lortzea, eitb.eus/bizieitb webgunean. Gonbidapenak agortu dira jada webgunean; baina, 3 klubak zozketa bat jarri du martxan, azken gonbidapen batzuk banatzeko.

Bizi EITB ekimena, urriaren 9an

EITB taldeak Bizi EITB ekimena egingo du urriaren 9an. Urtero antolatzen duen ekimena egungo egoerara egokitu du aurten, eta osasun eta segurtasun neurria guztiak betetze aldera, Donostian, Gasteizen eta Barakaldoko BEC!en egingo dira jolasak, ikuskizunak eta kontzertuak. Gainera, beste behin ere, izaera solidarioa izango du egitasmoak, EITB Maratoiarekin bat egingo baitu. Hala, egun osoan zehar izango diren jardueretan bildutako dirua ikerketara bideratuko da. 

Programazio eskaintza zabala izango du Bizi EITBk, eta adin guztietako publikoarentzako izango da zer ikusi eta disfrutatu. Txikienen kasuan, Donostian izango dute eurentzako eskaintza: 3 klubaren eskutik jolas eta jarduerak Kursaaleko Zurriola terrazan (gonbidapenarekin), eta "3 Ene Kantak" ikuskizuna, Kursaaleko Ganbara aretoan (sarrerarekin).