eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Beasain

EITBren 3 kluba Kilometroak jaian izango da igande honetan

EITB Media

'Go!azen kontzertua' eta 3 klubeko kide egiteko aukera izango da, eta bertan egoteko aldez aurretik izena eman behar izan da. EITB ikastolen ospakizunetako babesle nagusi izango da beste behin.

  • 'Go!azen' eta 3 klubaren irudia

    'Go!azen' eta 3 klubaren irudia. EITB Media

Igande honetan ospatuko da 2021eko Kilometroak jaia, Beasaingo, Lazkaoko eta Ordiziako ikastolek antolatuta, eta urtero bezala, EITBren 3 klubak txoko berezia izango du bertan, kasu honetan Beasainen. Go!azen kontzertua izango da han ikusgai, formatu txikian; horrez gain, 3 klubeko kide egiteko aukera ere egongo da goiz osoan zehar.

Osasun egoerak eraginda, baina, ezaugarri zehatz batzuekin egingo dute aurtengo Kilometroak. Izan ere, ekitaldiek aforo mugatua izango dute. Bertan egoteko aldez aurretik izena eman behar izan da, kilometroak.eus webgunean.

Beasaingo Igartza parkean, 3 klubaren espazioan, bi emanaldi eskainiko dituzten "Go!azen"' telesaileko zenbait aktorek, formatu txikian. Lehen pasea 11:00etan izango da eta bigarrena, berriz, 13:00etan. Edukiera mugatua izango da eta bi pase hauetako bat ikusteko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena emanda izatea. Izena emanda eduki ezean ez da aukerarik izango bertan sartzeko, eta izena eman den ordutegian bakarrik sartu ahal izango da. Go!azen kontzertua ikusteko aforoa beteta dago jada bi emanaldietan.

Goizean zehar, gainera, 3 klubeko kide egiteko aukera izango da, txoko berezi batekin.

Urtero bezala, EITB Ikastolen Elkarteko ospakizunetan bidelagun eta babesle nagusi izango da, bi entitateen arteko aliantza berretsita.