eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ARGIREN ERRONKA

Izaro Etxebarrietak irabazi du "3 Ene Kantak"en kamiseta!

EITB MEDIA

Argik botatako erronka onartu eta arrautzaren esperimentua egin dute 3 klubeko kideek. Parte-hartzaileen artean saioaren kamiseta zozkatu dugu. Aste honetako erronka galletak egitea izango da.

  • "3 Ene Kantak"en kamiseta

    "3 Ene Kantak"en kamiseta

Argik erronka bota die 3 klubeko kideei. Arrautza gomazko pilota bihurtzea izan da aste honetako desafioa, eta 3 klubeko kideek onartu dute. Parte-hartzaile guztien artean "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatu dugu, eta Izaro Etxebarrieta izan da irabazlea. Zorionak!

Jasotako argazkiak gure webgunean daude ikusgai. Mila esker parte hartu duzuen guztioi!

Gogoan izan astero erronka bat botako diela Argik 3 klubeko kideei, eta "3 Ene Kantak"en kamiseta zozkatuko dugula parte hartzen duten 3 klubeko kideen artean!

Urriaren 1etik 8ra bitarteko erronka

Aste honetako erronka galletak egitea izango da. Galletazko hartz piruletak egin ditu Itsasnek "Zuk zeuk egin" atalean, eta Argi ere saiatu da egiten.

Orain, zure txanda da! Jarraitu Itsasneren pausoak, atera argazkia zure opilei eta "3 Ene Kantak" atariko "Bereziak" orrira jo; hor izango duzu zeuk egindakoaren argazkia igotzeko aukera. Animatu eta parte hartu! Kamiseta zurea izan daiteke!