eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

''3 Ene Kantak''

Nerea Alias izango da "Eskuei eragin" kantaren protagonista

EITB Media

Nerea Alias telebistako aurkezke ezaguna "3 Ene Kantak" programaren "Eskuei eragin" abesti berriarekin dantzan eta kantuan ikusteko aukera izango dugu.

  • Nerea Alias eta Eneko

    Nerea Alias eta Eneko

"Eskuei eragin" izango da "3 Ene Kantak" saioaren aste honetako abesti berria, eta Nerea Alias telebistako aurkezleak hartuko du parte bertan. Aurkezle gipuzkoarra kantuan eta dantzan zein ongi moldatzen den ikusteko aukera izango dute ikusleek. Bideoklipa, ostiraleko saioan, urriaren 8an, izango da ikusgai ETB3n, 20:00etan, eta nonahi eta noiznahi 3 Klubaren euskarri digitaletan.

"3 Ene Kantak" programa, bestalde, Iruñeko Hegoalde ikastolan izango da aste honetan. Musika, jolasak eta umorea, erabiliz haurrekin hainbat gai landuko dituzte, eta emanaldi bat eskainiko du "3 Ene Kantak" taldeak bertan.

"3 Ene Kantak" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 08:00etan, ETB3n, ETB1en eta eitb.eus-en eta 20:00etan ETB3n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Ene Kantak