eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

BIZI EITB: 3 KLUBA

Eusko Label “Bizi EITB: 3 kluba” ekitaldian izango da

EITB MEDIA

Urriaren 9an, ekimenean parte hartzen duten umeek "Eneko eta Ixabel goi-mailako produktuen lurraldean" ipuina jasoko dute, Eusko Labelen eskutik. Halaber, bertaratutako 3 klubeko kideek lehiaketa berezi batean parte hartu ahal izango dute.

  • "Eneko eta Ixabel goi-mailako produktuen lurraldean"

    "Eneko eta Ixabel goi-mailako produktuen lurraldean"

"Bizi EITB: 3 kluba" ekitaldiaren agertoki bihurtuko da Donostiako Kursaaleko terraza, urriaren 9an. Bertaratzen diren umeek "Eneko eta Ixabel goi-mailako produktuen lurraldean" ipuina jasoko dute, doan, Eusko Labelen eskutik. Liburuak gaztetxoen artean elikadura ohitura osasuntsuak sustatzea, eta aldi berean, goi-mailako elikagaiak kontsumitzearen garrantzia azpimarratzea du xede.

Bi protagonistek, Enekok eta Ixabelek, bidaia gastronomiko zirraragarria egingo dute, gure ingurunea, baserriak eta parajeak ezagututa.

Aurrekoaz gainera, Eusko Labeleko standera hurbiltzen diren 3 klubeko bazkideek lehiaketa berezi batean parte hartu ahalko dute. Izan ere, Eusko Label produktuen hiru saski zozkatuko dira beste horrenbeste galdera zuzen erantzuten dituztenen artean.

Bizi EITB!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • 3Kluba