eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ARGIREN ERRONKA

Ekain Larretxeak irabazi du "3 Ene Kantak"en kamiseta!

EITB MEDIA

Argik botatako erronka onartu eta galletak sukaldatu dituzte 3 klubeko kideek. Parte-hartzaileen artean saioaren kamiseta zozkatu dugu. Aste honetako "banana marrazoa" marraztea izango da.

  • "3 Ene Kantak"en kamiseta

    "3 Ene Kantak"en kamiseta

Argik erronka bota die 3 klubeko kideei. Galletak sukaldatzea izan da aste honetako desafioa, eta 3 klubeko kideek onartu dute. Parte-hartzaile guztien artean "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatu dugu, eta Ekain Larretxea izan da irabazlea. Zorionak!

Gogoan izan astero erronka bat botako diela Argik 3 klubeko kideei, eta "3 Ene Kantak"en kamiseta zozkatuko dugula parte hartzen duten 3 klubeko kideen artean!

Urriaren 8tik 15era bitarteko erronka

Aste honetako erronka "banamarrazoa" marraztea izango da. Belatzek egin du margolana "Zuk zeuk egin" atalean, eta Argi ere saiatu da egiten.

Orain, zure txanda da! Jarraitu Belatzen pausoak, atera argazkia zure marrazkiari eta "3 Ene Kantak" atariko "Bereziak" orrira jo; hor izango duzu zeuk egindakoaren argazkia igotzeko aukera. Animatu eta parte hartu! Kamiseta zurea izan daiteke!