eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ZOZKETA

Egin kaktusa, bidali argazkia eta irabazi "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta!

EITB MEDIA

Aste honetan, eskulan erronka onartu beharko duzu. Atera argazkia egindakoari eta igo webgunera. "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta irabaz dezakezu. Animatu eta parte hartu!

  • Argiren erronka

    Argiren erronka

"Argiren erronka" lehiaketa jarri du martxan 3 klubak, eta klubeko bazkideak lanean jarriko ditugu! "3 Ene Kantak" saioaren "Zuk zeuk egin" atalean, besteak beste, eskulanak, esperimentuak eta marrazkiak egongo dira astero. Argi astero saiatuko da jarduera egiten, eta egun horretan bertan, erronka egingo dizu aste horretako zeregina hobetu dezazun.

Aste honetan, eskulan erronka onartu beharko duzu. Zuzenek kaktusa egin du "Zuk zeuk egin" atalean, eta Argik bere eskulan propioa egin du. Nola atera ote zaio?

Argik erronka bota dizu, eta orain zure txanda da! Kaktusaren bideoan dituzu jarraitu beharreko pausoak. Egin zure eskulana eta atera argazkia. Ondoren, "3 Ene Kantak" atariko "Bereziak" orrira jo; hor izango duzu zeuk egindakoaren argazkia igotzeko aukera. Parte hartzen duzuen guztien artean, "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatuko dugu astero. Animatu eta parte hartu!

Gogoratu parte hartzeko beharrezkoa dela 3 klubeko kide izatea. Oraindik ez bazara bazkide, egon lasai, oso erraza da eta! Kideentzako guneko "kide egin" atalean sartu, eta bertan eskatzen dizkizuten datuak eman behar dituzu.

Urriak 8 asteko erronkaren irabazlea

Joan den astean arte erronka luzatu zuen Argik. 3 klubeko kideek onartu dute erronka, eta parte hartu duten guztien artean "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatu dugu. Aiala Iriarte izan da irabazlea. Zorionak!

Jasotako marrazki guztiak gure webguneko "argazkiak" atalean daude ikusgai!