eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ARGIREN ERRONKA

Aiala Iriartek irabazi du "3 Ene Kantak"en kamiseta!

EITB MEDIA

Argik botatako erronka onartu eta "banamarrazoa" marraztu dute 3 klubeko kideek. Parte-hartzaileen artean saioaren kamiseta zozkatu dugu. Aste honetako erronka kaktusa egitea izango da.

  • "3 Ene Kantak"en kamiseta

    "3 Ene Kantak"en kamiseta

Argik erronka bota die 3 klubeko kideei. Banamarrazoa marraztea izan da aste honetako desafioa, eta 3 klubeko kideek onartu dute. Parte-hartzaile guztien artean "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatu dugu, eta Aiala Iriarte izan da irabazlea. Zorionak!

Jasotako argazkiak gure webgunean daude ikusgai. Mila esker parte hartu duzuen guztioi!

Gogoan izan astero erronka bat botako diela Argik 3 klubeko kideei, eta "3 Ene Kantak"en kamiseta zozkatuko dugula parte hartzen duten 3 klubeko kideen artean!

Urriaren 14tik 22ra bitarteko erronka

Aste honetako erronka kaktusa egitea izango da. Zuzenek egin du eskulana "Zuk zeuk egin" atalean, eta Argi ere saiatu da egiten.

Orain, zure txanda da! Jarraitu Zuzenen pausoak, atera argazkia zure marrazkiari eta "3 Ene Kantak" atariko "Bereziak" orrira jo; hor izango duzu zeuk egindakoaren argazkia igotzeko aukera. Animatu eta parte hartu! Kamiseta zurea izan daiteke!