eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Lizarra

EITBren 3 kluba Nafarroa Oinez jaian izango da gaur

EITB Media

'3 Ene Kantak' ikuskizuna eta 3 klubeko kide egiteko aukera izango da bertan. EITB ikastolen ospakizunetako babesle da beste behin.

  • '3 Ene Kantak'

    '3 Ene Kantak'

Igande honetan, urriak 17, 2021eko Nafarroa Oinez jaia ospatuko da Lizarran, eta urtero bezala, EITBren 3 klubak txoko berezia izango du bertan. Ene Kantak taldeak ikuskizuna eskainiko du, eta 3 klubeko kide egiteko aukera ere izango da goiz osoan zehar.

Lizarrako Nafarroa Oinezen egitaraua hiriko zazpi espaziotan egingo da, eta 3 klubaren txokoa ikastolan egongo da. Han, Ene Kantak taldeko lagunek 3 Ene Kantak emanaldia eskainiko dute 12:00etatik aurrera. Sarrera librea izango da, aforoa bete arte. Goizean zehar, gainera, 3 klubeko kide egiteko aukera izango da, txoko berezi batekin.

Antolakuntzak azpimarratu duenez, aurten, inoiz baino gehiago, oso garrantzitsua izango da bertan parte hartuko dutenek arduraz joka dezaten. Hala, Ongi pasatu, pasatu gabe leloa izango du edizio honek.

Urtero bezala, EITB Ikastolen Elkarteko ospakizunetan bidelagun eta babesle da, bi entitateen arteko aliantza berretsita.