3kluba
ZOZKETA
Egin esperimentua, bidali argazkia eta irabazi "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta!
EITB MEDIA
Aste honetan, koloretako itsasoaren esperimentua egin behar duzu. Atera argazkia egindakoari eta igo webgunera. "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta irabaz dezakezu. Animatu eta parte hartu!
-
Argiren erronka
"Argiren erronka" lehiaketa jarri du martxan 3 klubak, eta klubeko bazkideak lanean jarriko ditugu! "3 Ene Kantak" saioaren "Zuk zeuk egin" atalean, besteak beste, eskulanak, esperimentuak eta marrazkiak egongo dira astero. Argi astero saiatuko da jarduera egiten, eta egun horretan bertan, erronka egingo dizu aste horretako zeregina hobetu dezazun.
Aste honetan, zientzia erronka onartu beharko duzu. Janirek koloretako itsasoa egin du "Zuk zeuk egin" atalean, eta Argi bere esperimentu propioa egiten saiatu da. Nola atera ote zaio?
Argik erronka bota dizu, eta orain zure txanda da! Koloretako itsasoaren bideoan dituzu jarraitu beharreko pausoak eta materialak. Egin zure esperimentua eta atera argazkia. Ondoren, "3 Ene Kantak" atariko "Bereziak" orrira jo; hor izango duzu zeuk egindakoaren argazkia igotzeko aukera. Parte hartzen duzuen guztien artean, "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatuko dugu astero. Animatu eta parte hartu!
Gogoratu parte hartzeko beharrezkoa dela 3 klubeko kide izatea. Oraindik ez bazara bazkide, egon lasai, oso erraza da eta! Kideentzako guneko "kide egin" atalean sartu, eta bertan eskatzen dizkizuten datuak eman behar dituzu.
Urriaren 14tik 21era bitarterako erronkaren irabazlea
Joan den astean eskulan erronka luzatu zuen Argik. 3 klubeko kideek onartu dute erronka, eta parte hartu duten guztien artean "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatu dugu. Ane Amarika izan da irabazlea. Zorionak!