eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ARGIREN ERRONKA

Ane Amarikak irabazi du "3 Ene Kantak"en kamiseta!

EITB MEDIA

Argik botatako erronka onartu eta kaktusa egin dute 3 klubeko kideek. Parte-hartzaileen artean saioaren kamiseta zozkatu dugu. Aste honetako erronka koloretako itsasoaren esperimentua egitea izango da.

  • "3 Ene Kantak"en kamiseta

    "3 Ene Kantak"en kamiseta

Argik erronka bota die 3 klubeko kideei. Kaktusa egitea izan da aste honetako desafioa, eta 3 klubeko kideek onartu dute. Parte-hartzaile guztien artean "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatu dugu, eta Ane Amarika izan da irabazlea. Zorionak!

Gogoan izan astero erronka bat botako diela Argik 3 klubeko kideei, eta "3 Ene Kantak"en kamiseta zozkatuko dugula parte hartzen duten 3 klubeko kideen artean!

Urriaren 21etik 28ra bitarteko erronka

Aste honetako erronka koloretako itsasoa egitea izango da. Janirek egin du esperimentua "Zuk zeuk egin" atalean, eta Argi ere saiatu da egiten.

Orain, zure txanda da! Jarraitu Janireren pausoak, atera argazkia zure esperimentuari eta "3 Ene Kantak" atariko "Bereziak" orrira jo; hor izango duzu zeuk egindakoaren argazkia igotzeko aukera. Animatu eta parte hartu! Kamiseta zurea izan daiteke!