eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

''3 Ene Kantak''

Errigorako kideak izango dira "Lurretik ahora Errigoran" kantaren protagonistak

EITB Media

Errigorako kideak "3 Ene Kantak" programan "Lurretik ahora Errigoran" abesti berriarekin dantzan eta kantuan ikusiko ditugu.

  • Errigorako kideak

    Errigorako kideak

"Lurretik ahora Errigoran" izango da "3 Ene Kantak" saioaren aste honetako abesti berria, eta Errigorako kideek hartuko dute parte bertan. Bideoklipa ostiraleko saioan, urriaren 29an, izango da ikusgai ETB3n, 20:00etan, eta nonahi eta noiznahi 3 Klubaren euskarri digitaletan.

Herriak egiten du herria leloa izango du 2021eko "Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka" kanpainak. Urriaren 23an hasi eta azaroaren 11ra arte egingo den auzolana erraldoi honetan, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko produktuz osatutako 3 saski eskainiko dituzte, eta horien balioaren % 25 zonaldeko euskalgintzari bideratuko dute. Errigoraren ibilbide laburra herrigintza ariketa ederra da, herriak herriari eginiko ekarpen xume bezain inspiratzailea.

"3 Ene Kantak" programa, bestalde, Vianako Erentzun ikastolan izango da aste honetan. Musika, jolasak eta umorea erabiliz haurrekin hainbat gai landuko dituzte, eta emanaldi bat eskainiko du "3 Ene Kantak" saioko taldeak bertan.

"3 Ene Kantak" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 08:00etan, ETB3n, ETB1en eta eitb.eus-en, eta 20:00etan, ETB3n eta eitb.eus-en.