eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ZOZKETA

Kozinatu kuia txikiak, bidali argazkia eta irabazi "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta!

EITB MEDIA

Gau Beltza ate-joka dagoela, sukaldaritza erronka egin du Argik. Atera argazkia egindakoari eta igo webgunera. "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta irabaz dezakezu. Animatu eta parte hartu!

  • Argiren erronka

    Argiren erronka

"Argiren erronka" lehiaketa jarri du martxan 3 klubak, eta klubeko bazkideak lanean jarriko ditugu! "3 Ene Kantak" saioaren "Zuk zeuk egin" atalean, besteak beste, eskulanak, esperimentuak eta marrazkiak egongo dira astero. Argi astero saiatuko da jarduera egiten, eta egun horretan bertan, erronka egingo dizu aste horretako zeregina hobetu dezazun.

Aste honetan, sukaldaritza erronka onartu beharko duzu. Gau Beltza ate-joka dagoen honetan, Itsasnek kuia txikiak kozinatu ditu "Zuk zeuk egin" atalean. Argik, ordea, kuiak landatu ditu. Haziko ote dira?

Argik erronka bota dizu, eta orain zure txanda da! Koloretako itsasoaren bideoan dituzu jarraitu beharreko pausoak eta materialak. Egin zure errezeta eta atera argazkia. Ondoren, "3 Ene Kantak" atariko "Bereziak" orrira jo; hor izango duzu zeuk egindakoaren argazkia igotzeko aukera. Parte hartzen duzuen guztien artean, "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatuko dugu astero. Animatu eta parte hartu!

Gogoratu parte hartzeko beharrezkoa dela 3 klubeko kide izatea. Oraindik ez bazara bazkide, egon lasai, oso erraza da eta! Kideentzako guneko "kide egin" atalean sartu, eta bertan eskatzen dizkizuten datuak eman behar dituzu.

Urriaren 21etik 28ra bitarterako erronkaren irabazlea

Joan den astean esperimentu erronka egin zuen Argik. 3 klubeko kideek onartu dute erronka, eta parte hartu duten guztien artean "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatu dugu. Aimar Ugarte izan da irabazlea. Zorionak!

Jasotako argazkiak gure webgunean daude ikusgai. Mila esker parte hartu duzuen guztioi!